KASARESEN HUTSAK
Herri euskaldunak eta eskola txikiak
Paula Kasares (NUP)
Euskararen berreskuratze sozialaren prozesua hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskera hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, aldiz, herri txikietan.
Bestalde, jakina da herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, biztanleen % 80tik gora euskaldunak dituztenak, txikiak izaten direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen egoerarako herri txiki euskaldunak ezer gutxi badira ere, kualitatiboki, hizkuntzaren bizitasunerako berebiziko garrantzia dute. Herri euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet, herri txikietan eta auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei. Zergaitik merezi dute arreta hezkuntza errealitate ñimiño horiek?
Hizkuntzaren ikuspegitik, hiztun kopuru urria izanagatik, dago herri euskaldunetan euskara bizi-bizirik, belaunaldi guztietako herritarren mintzaira izaten da eta ohiko harremanetan erabiltzen da. Herri txiki horiek hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen hitzetan «demographically concentrated and intergenerationally continuous» («demografikoki kontzentratuak eta belaunaldien artean jarraiak») baitira. Horregatik, «heartlands of minority languages» deitu izan zaie, hotz, hizkuntza gutxituen oinarriak. Gurean, Mikel Zalbide euskaltzainak "arnasguneak" erabiltzen du euskara gizarte harremanetan ohikoa duten herri-eskualdeei esateko. Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintzamolde eta erregistro jatorrak (hitanoa, soziolektoak...) garbienak eta bizienak atsiki ditu.
Herri txikien ikuspegitik, eskolak bizia ematen dio herriari, haien bihotza eta bizipoza dira. Haurrak herrian dabiltza egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta ohiturei eusten die, haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz: inauteriak direla, Olentzero, Orakunde (Ostegun Santuko haurren eguna), Santa Agueda, festak... Eskola txikiek beste eskola eredu bat izan nahi dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa, biztanleek herrixkan geratzen laguntzen dio.
Familien eta haurren ikuspegitik, ikasleak herriari estuki lotutako eskola batean hazten dira, herriaren bizitzan errotutak. Adin ezberdineko haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek elkar eragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen implikazioa haundiagoa izaten da.
Beraz, herri txikietan eskolak hizkuntzari ezik herriko bizimodu, ohitura eta kultura eusteari ere eragiten dio. Jacqueline L. Urla antropologoak eta Jakoba Errekondo nekazaritza-ingeniariak honela idatzi dute Zerain herriataz eta hango eskolataz: «One of the first steps locals took to preserve their community was to create a school in town for their younger children. Keeping children close to their families and neighbours during their early socialization was regarded by residents to be essential for the transmission of local culture, language, and customs as well as the formation of closer life long bonds with their peers». Hau da, Zerainen tokiko garapen iraunkorrerako lehen urratsetako bat herriko haur txikientzako eskola sortzea izan zen. Izan ere, zeraineko haurrak herrian, haien familia eta auzokidekin atxikitzea funtzezkotzat jo dute herriaren kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren transmisiorako, eta ere tokian errotutako bizimodua bermatzeko.
Herri txikietako edo auzoetako eskola gure hezkuntza sistemako errealitate kuantitatiboki txikia baina kualitatiboki garrantzitsua dira. Azken hamarkadetan teknologia berriek eskola txikien arteko elkarlana eta koordinazioa erreztu dute. Adibidez, Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde bat, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartzen hasi zen. egun Gipuzkoako eskola txikiak 26 dira eta mila bat ikasle biltzen dira horietan. Bizkaian 24 eskola txiki daude. Araban herrietako eskolen arazoei aurre egiteko Landa Eskolen Forua sortu berri dute. Nafarroan landa eremuko eskolak 79 dira bainan hemendik aurrera bat gutxiago, duela haste batzuk amaitu den ikasturtea azkena izan delako Nafarroako Mendialdeko Erasungo herriko eskolarentzat. Heldu den ikasturtean neska-mutiko erasundarrek Santestebaneko ikastetxe publikora bildu beharko dute. Herriak eskolari eusteko aleginak eginda ere, Nafarroko Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskola istearen erabakia aurrera eraman du gutxienez 5 ikasle behar baitira eskola zabalik izateko. Eskolen itxiera behin betirakoa izaten da. Hau da, behin itxi ezkero eskolak ez ohi dira berriz zabaltzen naiz eta haur zenbakia hazi. Hala gertatu da Erasundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo herrian ere. Herriak haren eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere galtzen duela diote.
NORBERAREN HUTSAK
Ikaslearen izen-deiturak:
Ebakera
|
Deklinabidea
|
Aditza
|
Joskera - hitz-ordena
|
autóbusa
|
-a
|
ikusi dit
|
mutil bat, hemengoa (dena)
|
tx, tz
|
batean
|
eman dit
|
Sara izeneko emakume baten bila
|
s
|
batera
|
pentsatzen dut
|
ni ere bai, baita ni ere
|
ll
|
batetik
|
erori egin naiz
|
dakielako, dakien berria
|
tt
|
-(r)ik
|
ari / egon
|
hain (non) bait-, -en
|
eginzuen
|
-(r)ik + AP
|
karlista zen
|
bazkaria eta gero
|
hiltzen
|
-ek + dute
|
egiten ikasi
|
irakaslea da
|
hortzara /horzara
|
hau da
|
egingo dut?
|
lanak egin ditu
|
etzara
|
honek du
|
neskagatik okupatu
|
pentsatu zuen ongi egongo zela /
|
ezpada
|
morroi bezala dago
|
mutila ikusi
|
ongi egongo litzateke
|
ezta
|
gizonez
|
gelditu zen, pentsatzen...ela
| |
ezgara
|
Baztango
| ||
ezluke
|
gainean
| ||
eznuke
|
dator
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina