RANAIRUAK 1
Bi txori harri batez hil
|
Matar dos pájaros de un tiro
|
Iltzez eta giltzez itxi
|
Cerrar a cal y canto
|
Hortzez eta haginez lanari lotu
|
Trabajar como un condenao
|
Aza norbaiten baratzakoa ez
izan
|
No es asunto tuyo
|
Mingainean herdoilik ez izan
|
No tener pelos en la lengua
|
Ahoan bilorik gabe mintzatu
|
Sin pelos en la lengua
|
Erosi bezala saldu
|
Como te lo digo te lo cuento /
Tal cual te lo cuento
|
Ez ur ez ardo ez izan
|
Ni fu ni fa
|
Ez arrain ez haragi ez izan
|
Ni fu ni fa
|
Norbait begiz jo
|
Echar el ojo (a alguien)
|
Haratik ez honatik ez izan
|
No tener vuelta de hoja
|
Beste erremedio santurik ez
izan
|
No tener remedio
|
Begiko zikina baino gutxiago
maite izan
|
No querer/odiar algo o a
alguien
|
Deabrua baino gehiago ezin
ikusi
|
Odiar a alguien
|
EGOERA
|
ERRANAIRUA
|
Presidentea mutur aurrean jarri
zaio eta aurpegira begiratuz, berari buruzko iritzi txarra agertu dio batere
arazorik gabe
|
Ez du mingainean herdoilik
|
Urte osoan ibili da Mikel lanean
maila igotzeko prestatzen; ikastaroak egin, txostenak aurkeztu, ordu
gehigarriak bete… azken unean, halere, nagusiaren ilobari eman diote igoera,
batere merezi gabe.
|
· Jokalaririk hoberena pilotarik
gabe
· Axuririk ederrena txintxarririk
gabe
|
Teilatuan teila bat hautsi da eta
ura sartzen da. Mikel teilatura igo da hura konpontzeko asmoz, baina teilatua
zanpatzean beste hamaika teila hautsi ditu
|
· Zakarditik atera eta sasian sartu
· Gurutze arina utzi eta pisuagoa
hartu
· Mandoa saldu eta astoa erosi
· Sasitik atera eta lahar tartean
sartu
· Zakarditik atera eta sasian sartu
· Tximistatik atera eta ostotsera
erori
|
Mikelek lagunari esan dio sobera
mintzatzen dela. Hala ere, Mikel zinez kalakariagoa da eta gainera oihuka
jardutea maite du.
|
· Geure faltak bizkarrean, besteen
faltak aurrean
· Besteren buruko zorria dakusa, eta
ez bere bere lepoko zerria
|
Mikel jo eta su ibili da neska
baten gibeletik, hura erakarri asmoz, baina alferrik izan da eta orain arras
goibel dago.
|
Eza, harria baino gogorragoa
|
Mikelek irakasleari atzo
medikuarenean izan zela azaldu dio eta horregatik ez zela eskolara joan.
Irakaslea aitarekin mintzatu da eta egia ez zela ikusita, bertan zigortu du.
|
· Gezurra esan nuen Getarian, ni
baino lehen zen atarian
· Gezurra esan nuen etxean, ni
baino lehen lehen zen kalean
· Gezurrak adarrak laburrak ditu
|
Mikelek bere burua zuzendari
izendatu du. Kideak ez daude sobera ados, baina Mikelek horren berri galdetu
dienean inork ez du hitzik esan.
|
Entzun eta isil, baiezko biribil
|
Mikel beti oso mutiko zintzoa izan
da, baina azpijokoetan beste inor baino trebeagoa eta mingarriagoa dela jakin
duzu
|
Adiskidetako hobea da etsaitako
baino
|
Mikelek uko egin dio zuen
lanpostuari, lagun batek laster hobea eskainiko diola agindu baitio. Krisia
dela-eta eskaintza bertan behera geratu da eta Mikel langabezian da orain.
|
· Hobe da txori bat eskuan ehun
hegan baino
· Ez utzi joaten eskuko txoria,
airekoen menturan
|
Mikelek etxea eta lana kendu
dizkit, baina hori ez da horrela geratuko
|
Odolkiak ordainetan izango ditu
|
Mikel, liburua argitaratu
diotenetik Shakespeare bailitzan ibiltzen da karrikan barna
|
· Ez izan eta bai uste
· Putza izan eta puzkerra nahi
|
Autoa bost lagunen artean erosi
dute Mikelek eta bestek. Handik bi hilabetetara zeharo hondatua et zahartua
dago.
|
Askoren astoa goseak hil
|
Mikel oso ikasle txarra izan da
beti, baina, kostata bada ere, ikasketak amaitu eta orain irakasle dabil.
|
Otsoa artzain
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina