MINTZAGAIA ETA GALDEGAIA

Mintzagai eta galdegaia

Perpaus hauetan, erran: 1) zein den galdegaia; 2) zein den mintzagaia; 3) mintzagaia hanpatua den ala ez.
Horiek zehaztu baino lehen, pentsatu perpausaren hitz-ordena markatua den.

1.- Mikelek atzo esnea edan zuen.
 Neutroa, ongi galdegaia eta Mikelek eta  atzo mintzagai hanpatuak dira.

2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien.
Neutroa. Ongi galdegaia eta mutiko hark euskaraz mintzagai hanpatuak dira.

3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien.
Markatua, euskaraz galdegai eta mutiko hark ongi zekien mintzagai hanpatuak dira.

4.- Nik hura banekien.
Neutroa, Hura eta nik mintzagai hanpatuak dira eta ba (aditzaren baiezkotasuna) galdegaia.

5.- Aitatxi erori egin da.
 Neutro /Markatuta, aditza galdegai bihuikasketaburu izendatu dute.

7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du.
 Markatua, Ruandako armadak galdegaia eta Gerrillarien burua mintzagai hanpatua.

8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu.
 Markatua, ahizparendako galdegaia eta Anek oinetako berriak mintzagai hanpatua.

9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian.
 Neutroa, Liburuaz mintzagai hanpatua eta atzo hitzaldian mintzagai ez hanpatua. Galdegaia gustura.

10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen.
Neutroa, Gu, atzo, hitzaldia, gustura mintzagai hanpatuak eta liburuaz galdegaia.

11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu.
Markatua, bere lagunarendako galdegaia eta Ainarak goxokiak mintzagai hanpatua.

12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen.
 Neutroa, antxumekia galdegaia eta gure aita zenak ahal zuen guztietan mintzagai hanpatua.

13.- Zinegotzi Mikelen adiskidea egon zen Aritzun.
 Markatua, Mikelen adiskidea galdegaia eta Zinegotzi mintzagai hanpatua, Aritzun mintzagai ez hanpatua.

14.- Horrek euskara ederki daki.
 Neutroa, ederki galdegaia eta horrek euskara mintzagai hanpatua.

15.- Haiek euskara bazekiten, jakin.
 Markatua, ba (aditzaren baiezkotasuna) galdegaia da eta haiek euskara mintzagai hanpatua, jakin berriz, mintzagai ez hanpatua da.

16.- Nerea gelditu da etxean.
Markatua, Nerea galdegaia eta etxean mintzagai ez hanpatua.

17.- Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo.
Markatua, Mireni galdegaia eta erositako liburuak, Pellok mintzagai hanpatuak, atzo mintzagai ez hanpatua.

18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten.
 Markatua, Lehenengo urteko lana galdegaia eta zuek ongi mintzagai ez hanpatua.

19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari.
 Neutroa, garbigailuan galdegai. Maindirea mintzagai hanpatua eta Amari mintzagai ez hanpatua.

20.- Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten.
Neutroa.ikasleek errektoreordeari mintzagai hanpatua eta ikasle haren jokaera okerra galdegaia.

21.- Jon kalean erori egin da.
Markatua/Neutroa (egin). Erori galdegaia eta Jon kalean mintzagai hanpatua.

22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten.
Markatua. Ba galdegaia da, dirua ekarri mintzagai hanpatuak.

23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan.
Markatua. Gu galdegaia eta euskaraz holako lekuetan mintzagai ez hanpatuak

24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo.
 Neutroa, dirua galdegai eta Mikelek atzo mintzagai ez hanpatua.

25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu.
Markatua, partidak galdegaia eta Osasunak aise mintzagai hanpatua.

26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean.
Markatua, Donostiako Galarragan galdegaia. Xalak Titini mintzagai hanpatua eta partiga igandean mintzagai ez hanpatua.

27.- Usakumea, ongi, Armairuko Mendialdea jatetxean egiten dute.
 Markatua, Armairuko Mendialdea jatetxean galdegaia eta usakumea ongi mintzagai hanpatua.
28.- Hizkuntza zaila alemana iruditzen zitzaion mutil hari.
Markatua, alemana galdegaia eta hizkuntza zaila mintzagai hanpatua. Mutil hari mintzagai ez hanpatua.

29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian.
Markatua, irakasleari galdegaia, mitikoek lanak mintzagai hanpatua eta arestian ez hanpatua.

30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina