SUBJUNTIBERA

Subjuntiboko adizkiak osatzeko gida modukoa
 1. Subjuntiboko adizkiak osatzeko beti *ezan (nor-nork, nor-nori-nork) eta *edin (nor, nor-nori) aditz laguntzaileak erabiltzen dira: dezagun / diezazuegun // dadin / dakion.
2. Nor-nori eta nor-nori-nork sailetako adizkiak eratzeko nor eta nor-nork sailetakoak ezagutu behar dira.
3. Morfemen hurrenkera indikatibokoa bera da: dut, diot → dezadan → diezaiodan / nuen, nion → nezan → niezaion; zuen, zizun → zezan → ziezazun.
4. Aintzat hartu behar da subjuntiboan adizki guztiek dutela -n bukaeran, izan orainaldikoak, izan iraganaldikoak.
 5. Nor-nork-etik abiaturik, honela osatzen dira nor-nori-nork-eko adizkiak:
5.1. Adizkiaren barreneko -eza- aditz erroa beti -ieza- bilakatzen da: (du-) deza- → dieza-. Beraz, eman dizuet → (eman deza-da-n) → eman d-ieza-zue-da-n / eman didate → (eman d-eza-te-n) → eman d- ieza-da-te-n / eman genizun → (eman geneza-n) → eman gen-ieza-zu-n.
5.2. Kontuan hartu nor-nori-nork sailean, datiboa hari edo haiei denean, aurredatiboko -i- marka sartzen dela, -o- eta -e-ren aitzinean: eman diot → (eman dezadan) → eman d-ieza-i-o-da-n / eman zion → (eman zezan) → eman z-ieza-i-o-n baina eman zizun → eman z-ieza-zu-n.
6. Nor sailetik nor-nori-ekoak sortzeko datiboaren morfemaren aurretik -kiaurredatiboa sartu beharra da, aditz erroaren ondotik. Beti *edin ibiltzen da: zait (da + niri) → dadin → *da-di-ki-da-n → da-i-ki- da-n → dakidan / nintzaion (nintzen + hari) → nendin → *nen-di-ki-o-n → nenki-o-n.
 7. Aintzat hartu behar da zu bigarren pertsonari doazkion adizkiek, pluraleko beste adizkiek bezala, nor-nori-n pluralgilea daramatela barnean: da + niri → zait, baina zara + niri → zatzaizkit; dadin + niri → dakidan, baina zaitezen + niri → zakizkidan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina