Elkar ariketa
1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez daitezen elkarrengandik gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkar bil daitezen, gero.
2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandik urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri.
5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea.
6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen zituela, elkar agurtzean.
8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.
9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta mutilak elkarrekin batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarren ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkarrekin berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkar... hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarri hitz egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkar sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkar dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa aurrean.
21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkar gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkarrekin loturik, biziko liratekeen bezala.
24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan».
25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkarrengana; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko hartzen genuen elkarrekin antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarrekiko errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkar aditurik, deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.
TEORIA
ELKARKARIAK
Elkar izenordain elkarkari edo erreziprokoa dugu. Mugatzailerik ez du onartzen baina izen sintagma osatzen duen neurrian kasu markak har ditzake: elkar, elkarri, elkarren, elkarrekin... Elkar izenordain anaforikoa da eta, horrenbestez, aurreko edo antezedente bat bilatu behar zaio perpausean. Honetan bihurkariak bezala da. Elkar-ek bere aurreko den izen sintagma horrek aipatzen duen gauza bera aipatzen du, erreferentzia bera du. Dena dela, elkar-en aurrekoak beti plurala izan behar du edo izen sintagma juntatua. Horregatik honako perpaus hauek ez dute inolako zentzurik:
1.- *Nik elkar maite dut
2.- *Andoni elkarren ondoan eseri zen Bestalde, elkar-ek aurrekoa eskatzen duenez (eta plurala, gainera), deklinabide atzizkiak har baditzake ere ezin hartuko du ergatiboaren hondarkia, zeren orduan aurrekorik gabe geldituko bailitzateke eta, beraz, inolako interpretazio biderik gabe. Elkar-ek ergatiboaren marka ez beste guztiak har ditzake:
3.- *Elkarrek gu ikusi gaitu 2 Baina bai: 4.- Guk elkar ikusi dugu 5.- Zuek elkarri hitz politak esaten dizkiozue 6.- Gurasoek elkarrekin ikusi gaituzte 7.- Andoni eta Edurne beti elkarren ondoan esertzen dira. 8.- Oraindik ez dago garbi, nik dakidanez behintzat, zein diren hizkuntza barneko diferentziak berezten dituzten mugarriak, dialektoz ari diren hiztunen elkarren artean ulertzeko gaitasuna ez baita inolaz ere irizpide segurua. 9- Ezagun dira bere hitzetan eta solasetan. Zeren ez derrakete ('ezin dute erran') elkarrez ongirik, itxurapenez edo baizik: obretan ere elkarren behartzen eta meneratzen direnean, elkarri ahalez heltzen zaizkio. Elkar izenordaina bada eta, horrenbestez, izen sintagmak osatzen baditu, izen sintagmak perpaus barruan betetzen duen funtzioaren arabera hartzen duen deklinabide atzizkia hartu beharko du. Horregatik "guk lehendakariarekin bazkalduko dugu" esaten dugun bezalaxe "guk elkarrekin bazkalduko dugu" esan beharko dugu. Beraz, gaizki esana dago zenbaiten artean zabaltzen ari den modu trakets hau:
10.- *Guk elkar bazkalduko dugu Esaldi honen azpian hau dagoelako: "nik zu bazkalduko zaitut" eta "zuk ni bazkalduko nauzu". 3 Era berean, "*elkar joango gara" ere gaizki dago; honen ordez, "elkarrekin joango gara" esan beharko dugu, "zurekin joango gara" esaten dugun bezala. Euskaldun askok nork-elkar-aditz iragankorra egitura jatorra erabili ordez, nahiago du, erdarak horretara bultzaturik ziur asko, beste honako egitura hau: nor-aditz iragangaitza. Adibidez: 11.- Elkar ikusiko dugu gero. 12.- Mirenek eta Josebak musu bat eman zioten elkarri. esan beharrean 13.- ? Ikusiko gara
14.- * Musu bat ematen dira esaten dute, edo: 15.- Elkar maite dugu esan beharrean 16.- Maite gara 4 Dena dela, inola ere ez da esan behar:
17.- *Elkar ikusiko gara Aditz batek bi erabilera baditu, bata iragankorra eta bestea iragangaitza, elkar-dun esapidea eta aditz iragangaitzaz baliatzen dena ez dira inolaz ere zentzukide euskaraz, erdaraz, formaz behinik behin, berdinak edo antzekoak izanagatik ere: 18.- Guk elkar jantziko dugu / gu jantziko gara 19.- Gizon horiek elkar hil behar dute / gizon horiek hilko dira 20.- Horiek elkar erretzen dute / horiek erretzen dira Diogun, azkenik, elkar-en ordez batak bestea, bat(a) bestearekin, bat(a) bestearen eta abar erabil daitezkeela, aditza pluralean jarriaz: 21.- Bi oilarrek elkar hil zuten = bi oilarrek batak / batek bestea hil zuten 22.- Gu elkarren ondotik pasatu ginen = gu bat(a) bestearen ondotik pasatu ginen. Hegoaldean, elkar ibiltzen denean, beti bizidunen morfemak paratzen ditugu, hots, 23.- Peru eta Mikel elkarrengandik aldendu ziren 24.- "Baina zer? Guk haiei kasu egiten baldin badiegu elkarrekin ibiliko gara edo ez gara behintzat elkarrengandik gehiegi aldenduko" 5 Esaten den bezala beste hau ere esaten da: 25.- Bi aulki horiek elkarrengandik bereizi ditut. 26. - Laburpen bezala esango dut euskal hitzak eta erdal hitzak ez dituela iturburuak eta jatorriak elkarrengandik bereizten. Bat(a) bestea erabiliz gero, ordea, ez da hori gertatzen: 27.- Bi aulki horiek bat(a) bestetik bereizi ditut. Iparraldean berriz, edo Iparraldeko zenbait hizkeratan behintzat, elkar bizigabekotzat ibili ohi dute: 28.- Betiri eta Manez elkarretarik urrundu ziren.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina