ZAINDU MAITE DUZUN HORI!


Goizeder Cillero, Xochitl Karasatorre, Iker España eta Aitor
Baztarrika
Euskara Euskal Herriko hizkuntza da, zeina hizkuntza isolatua den
ahaidetasunik aurkitu ez zaiolako. Honek gure hizkuntzaren inguruko ideia txiki
bat ematen du, baina definizio horretan aipatzen ez dena euskara Europako
hizkuntza zaharrena edo zaharrenetarikoa dela aurre indoeuropearra baita.
Beraz, hizkuntza honek gaur egunean duen egoera aztertzeko hoberena da
iraganari begiratzea eta garapen historikoa aztertzea.
Euskararen sorrera erantzunik gabeko galdera bat da, hau da,
sorrera ezezaguna dauka. Hori dela eta, euskararen sorreraren inguruko makina
bat hipotesi plazaratu dira, esaterako, Tubalismoa (Teoria honen arabera,
hizkuntza guztiak Babeletik datoz eta euskara jatorrizko hizkuntza litzateke).
Baina hauek guztiak teoria eta asmakuntzak besterik ez dira.
Euskal testurik agertu baino lehen protoeuskara edo aitzineuskara
existitzen zen, hau da, gaur egunean ezagutzen dugun euskararen aurrekaria.
Ziurrenik garai horretako euskara eta gaur egungo euskara ez dute antzekotasun
handirik izango, izan ere, euskarak garai hartan ez zuelako latinaren eragina jaso
eta gaur egungoak, ordea, latinaren eragin handia dauka. Honen adierazle da
gaur eguneko euskarazko hiztegian dauden hitzen %75-ak latinetik datozela.
Baina euskararen Historian euskararen idazkirik zaharrena da
euskararen existentzia ziurtatzeko lehenengo froga eta idazki hau II.mendeko
epitafio batzuk dira (Gaztelaniaren lehenengo idazkia K.O. 1000.urteean aurkitu
zen). Hori bai, epitafio horiez aparte beste asko ere aurkitu dira, baina
epitafioak ez ziren lehenengo aztarnak San Millango glosak dira, gaur egungo
Errioxan. Euskarak bere eboluzio historiko propioa jarraitu zuen eta
1545.urtean lehenengo liburuak argitaratu ziren “Linguae Vasconum Primitiae”
izenarekin. Liburu honen egilea Bernat Etxepare izan zen.
Lehenengo liburuaren argitarapenarekin batera euskararen garatzea
etorri zen eta memento horretatik aurrera euskararen historian hainbat etapa
bereizi ziren: XVII.mendean Axular eta Sareko eskolak etapa izan zen,
XVIII.mendean Ilustrazioa eta Frantziako iraultza eta XIX.mendean euskal
pizkundea. Etapa hauek euskararen goraldiak eta txakalaldiak markatu zituen.
XX.mendea, ordea, nahiko mugitua izan zen. Mendearen lehen
herenean pizkundearen bigarren zatia gertatu zen garai horretan zeuden autoreek
(Resurreción Maria Izkue, Inazio Elizmendi, …) izen eta kalitatezko lanak egin
zituztelako. Halaber, 1918.urtean Euskaltzaindia sortu zuten. Joera nahiko
onean zebilen euskara, baina gerrate zibila bukatzearekin batera Frankismoa
ezarri zen eta honen ondorioz euskarak (eta beste hizkuntza gutxituek) sekulako
errepresioa jasan zuten diktaduraren aldetik. Honek euskararen Historian aro
beltzaren hasiera suposatu zuen. Frankismoa aurrera joan ahala, euskararen
egoera okerrera egiten zuen, baina frankismoa gainbeheran hasi zenean euskarak
gutxinaka-gutxinaka burua altxatuz joan zen. Honen adierazle izango liratekeen
hainbat gertaera daude, adibidez, 1966.urtean “Ez dok Hamairu” taldea sortu
zen, 1968.urtean Arantzazuko Batzarrean hasi zen euskara batua sortzeko
prozesua edo 1972.urtea oraindik famatua den Oskorri taldearen jaiotza.
Frankoren heriotzarekin ez zen Frankismoa guztiz bukatu, baina ez
zeukan lehen bezalako indarrik, beraz, Trantsizioa gertatu zen. Garai honetan
euskarak ez zuen aldaketa handirik jaso baina haren bidea egiten jarraitu zuen.
Demokrazian, aldiz, euskara nolabait indarberritze txiki bat jasan zuen,
baina oraindik ere Frankismoan ezarritako beldurragatik ez zuen burua altxatu.
Horrela, XXI.mendera ailegatu zen eta orain bai egoerak hobera
egin zuela. Gaur egun, Euskal Herrian jende askok daki euskaraz eta hori
onuragarria da, baina gaur egunean ez da dena hain polita, izan ere, nahiz eta
euskal hizkuntza nahiko jendek dakien askok ez dute erabiltzen eta horrek
hizkeran arazoak izan ditzagun dakar.
Aurrekoari jarraikiz, orokorrean gaur egunean euskara dakiten
guztiek ikastolan edo eskolan euskaraz ikasi dutelako da, baina ikastoletan eta
eskoletan, batez ere, idatzizko hizkuntza lantzen da, ahozkoa zokoratuz. Honek
jendeak idazkera akademikoan eroso senti daitezen dakar eta hortik ateratzean
komeriak sortzen zaizkie.
Gazteek ahozko hizkuntza ez lantzeak euskaran hainbat hutsune
sortzen ditu, bereziki gaztelania eta frantsesaren eraginarengatik: Hasteko,
gazteok hizkuntza murritzegia daukagula; gainera, jariotasun falta aurki
daiteke gure euskaran; ergatiboaren erabilera desegokia ere badago; erdarakadak
eta frantsesarekin nahastea; egitura morfosintaktiko desegokia; etab. Hau,
lehen aipatu bezala, euskara ez erabiltzeagatik gertatzen da, hori bai
aunitzetan gurasoek euskaraz ez dakitelako gaztelaniara ohitzen gara, baina ez
da bakarrik horregatik gertatzen.
Euskara guztiz ez dominatzeak euskaraz ez hitz egitera bultzatzen
gaitu. Beste modu batean esanda, euskararekin eroso sentitzen ez garelako
askotan ez dugu euskara erabiltzen eta euskaraz hitz egiteko esfortzu berezia egitea
suposatzen du. Ondorioz, erosotasunagatik gaztelaniara edo Frantsesera jotzen
dugu.
Honetaz gain, Euskara
Nafarroan normalizatzeko, lan munduan ezinbestez normalizatu egin behar da.
Horretarako, langileon hizkuntza eskubide diren euskararen ezagutza, lan
jarduera euskaraz burutzea eta lan harremanak euskaraz garatzea bermatuko
dituen hizkuntza politika eta marko legala behar dira.
Tokiko
zein Nafarroako administrazioek ziurtatu behar dute guztion hizkuntza
eskubideak bermatzen direla, kalitatezko zerbitzuak eskainiz. Administrazioa
aitzindaria izango bada, euskaraz ere funtzionatu beharko du hizkuntza politika
eragingarria garatuz, erakundea euskalduntzeko bitartekoak jarriz, lanpostuen
araberako hizkuntza gaitasuna zehaztuz...
Hori
guztia gauzatu ahal izateko, ezinbestez legea aldatu behar da. Gaur egungo,
Euskararen Foru Legeak, Vascuenceren
Legea bezala ezagutzen duguna, ez du
bermatzen gure hizkuntza eskubideak bermatuko direnik, ezta denok eskubide
berdinak ditugunik ere.
Hau,
Nafarroako parlamentuak hizkuntzaren estatusaren inguruan 1986an
onartutako legea da, eremuka ofizialtasuna
sailkatzen duena eta horren arabera hezkuntza arloan eta administrazioan haren
presentzia edo absentzia ezartzen duena.
Lege honen arabera,
Euskara koofiziala da Nafarroako eremu euskaldunean. Era berean, Nafarroako
berezko hizkuntzatzat euskara nahiz gaztelania hartzen ditu 2. artikuluan.
Euskararen erabilera zehazten eta mugatzen du. Helburu bezala, honakoak
aitortzen ditu 1. artikuluan:
1. Herritarrek euskara erabili eta erabiltzeko eskubidea babestu
eta eraginkor bihurtzeko tresnak zehaztu.
2.
Euskararen
berreskurapena eta garapena babestu, bere erabilera sustatzeko bideak ezarriz.
3.
Euskararen
erabilera eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun, mailakatze eta
begirune irizpideak jarraituz, betiere errealitate soziolinguistikoaren
arabera.
Legearen I eta II tituluek egiten
duten erregulazioa Nafarroako Foru Erkidegoko eremukako banaketaren araberakoa
da:
– Eremu euskaldunean euskara
hizkuntza ofiziala da, eta biztanleriaren % 59 da elebiduna.
–
Eremu mistoan euskara ez da ofiziala, baina hainbat eskubide ditu.
Bertako biztanleriaren % 10 elebiduna da.
– Eta eremu ez-euskaldunean
euskara ez da ofiziala eta ez du inolako eskubiderik. Biztanleriaren %2
bakarrik da elebiduna.
Ikus
daitekeenez, eremuaren arabera, herritarrek eskubide ezberdinak dituzte eta, beraz,
honek izugarrizko kaltea eragiten dio
euskarari, oztopoak handitzen baitira, batez ere eremu ez euskaldunetan.
Nafarroako
euskalkiak babes berezia izan behar dute legearen arabera. Legeak ez ditu
euskalkiak zehazten, baina ikerketa ezberdinen arabera, Nafarroan gaur egun
hegoaldeko eta iparraldeko Goi-nafarrera erabiltzen dira. Honez gain Gipuzkera, Lapurtera, hegoaldeko Behe-Nafarrera eta iparraldeko Behe-Nafarrera
ere erabiltzen dira eremu txikiagotan.
Beraz,
lege hau euskararen erabilera suspertzeko oztopo bat da, herritar guztiok
garelako hizkuntza-eskubideen jabe. Bizi zaren tokiaren arabera eskubideak
aitortzea etikoki eta politikoki zitala da. Izan ere, euskara ezagutzen duen
herritarrak erabiltzeko eskubidea duen bezalaxe, ezagutzen ez duenak hau
ikasteko eskubidea ere badu. Eta lege honek, herritarra bizi den tokiaren
arabera, horretarako debekua ezartzen du. Ondorioz, guztiz beharrezkoa da
euskararen alde diharduten sektoreek politika komun eraginkor zentzudun bat
bultzatzea euskara Nafarroan berreskuratu eta garatzeari begira.
Nafarroako
eskoletan hizkuntza eredu ereduek ere eragina daukate:
–
A eredua: Irakaskuntza gaztelaniaz da eta euskara eta ingelesa irakasgai
ditu.
–
B eredua: Zikloaren arabera, gai batzuk euskaraz ematen dira eta beste
batzuk gaztelaniaz. Ingelesa irakasgai bezala ematen da.
–
D eredua: Irakaskuntza osorik euskaraz ematen da, gaztelania eta
ingeleseko irakasgaiak izan ezik.
–
G eredua: Ez da euskara ematen.
Hauei
gehitu behar zaie, ingelesa bultzatzeko asmoarekin, azken ikasturteetan sortu
dituzten beste lau ereduak: British, TIL, TIL-A eta TIL-D. Hauetan, ereduaren
arabera, ikasketen portzentaje bat ingelesez egiten da. Beraz, euskara da hizkuntzarik kaltetuena gure
hezkuntza sisteman.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen
kasuan, azpimarratu beharra dago unibertsitatean ez dagoela euskaraz ikasteko
eskaintzarik, bi gradu baitaude euskara hutsean, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako
irakasleen graduak, hain zuzen ere eta honek suposatzen duena da jende erdaldun
gehiagorekin harremantzea eta beraz, giro erdaldunetan barneratzea. Hau gutxi
balitz, administrazioan ez dago ia inor euskaraz dakiena, eta egunerokotasunean
erabiltzen den zerbitzuan, hots, kafetegian, ez dago zerbitzari bakar bat ere
ez euskalduna.
Nafarroan bizi dugun egoera honek eragin
zuzena dauka euskararen irakaskuntzan eta hedapenean.
Hala
ere, pozgarria izan da aspaldiko aldarrikapen bat gauzatzea: D eredua Nafarroa
osoan eskaini da, hori bai, momentuz konbentzimendu, planifikazio eta baliabide
eskasekin. Euskara normalizatzeko, ikasleek euskaldun eleanitzak izan behar dute, eta egun helburu hori
betetzen duen eredu bakarra D eredua da, baina ez da bultzatzen ari behar den
bezala. Aldi berean, zonalde ez-euskaldunean azken hamarkadetan D ereduaren
lekuko bakarrak izan diren ikastolak momentuz ez dira jasotzen ari merezitako
babes instituzionalik, eta ez dira garatzen ari. Are gehiago, itunduak diren
heinean, ikastolak eta beren langileak murrizketa gehiago pairatzeko zorian
daude.
Euskararen
egoera oso ezberdina da aztertzen dugun eremuaren arabera, lehen azaldutako
egoera, ez dauka zerikusirik EAE-n edo Euskal Herriko Iparraldean ematen den
egoerarekin. Bakoitzak bere gobernu propioa duelarik oztopo zein laguntza
ezberdinak aurkitzen ditu bidean eta honen arabera euskara aurrera egiteko
borroka ezberdina izan behar da gauden tokiaren arabera.
Hasteko,
EAE-n euskara, Nafarroan baino barneratuta dago jendartean, biztanleriaren
ehuneko handiago batek badakielako euskaraz, eta ez hori bakarrik,
egunerokotasunez erabiltzen duten pertsonen kopurua ere askoz handiagoa da.
Honetan
gobernuak eragin handia izan du, ez dugu esan behar haien jarrera euskarari
mesede izugarririk egin dionik, baina herri administrazioak, euskara normalizatzearren hainbat plan aurrera eraman
ditu.
Lehen
esan bezala, gainerako eremu euskaldunetan gertatzen den modu berean, nahiz eta
euskararen ezagutza igo den, honen erabilerak beherantz egin du. 65 urte baino
gehiagoko elebidun pertsonen artean % 49 dira euskal elebidunak, 16-24 urte
bitartean, aldiz, %19a. Esan beharra dago azken urteotan euskal hiztunen
kopuruak, gutxi bada ere, gora egin duela eta hau hobekuntzaren seinale dela
esan dezakegu, oraindik bide luzea dugun arren.
Euskal Herriko iparraldearekin
jarraituz, euskara bizirik dirauela esan dezakegu, azken urteotan euskaltzaleek
hainbat euskarazko irrati, eskola eta erakunde sortu dituztelako. Frantziar
botere politikoak, euskararen ofizialtasuna onartu eta ezagutu ezean, honi
oztopo eta trabak jartzeari ekin diote eta honek euskararen hedapenaren eza
suposatu du.
Euskararen
erabilerak Ipar Euskal Herrian behera egin du. Eusko Jaurlaritzak egiten duen
inkesta soziolinguistikoak biltzen dituen datuak aintzat hartuta ikus dezakegu
nola hiztunen maila jaitsi egin den hiru euskal probintzietan (Lapurdi, Zuberoa
eta Behe Nafarroa).
Dakigunez,
legealdi baten bitartez gutxitua dagoen hizkuntza lagundu daiteke, ikasteko
eskaintzak eman, haren erabilera sustatu, euskarazko administrazioak bermatu,
etab. Baina Frantziar gobernua ez da inoiz horren alde egon, hizkuntza
gutxitzearen aldeko jarrera izan du beti eta oztopo ugari jarri egin ditu.
Euskarazko eskolak aurkitzea ez da batere erraza ez baitago euskarazko
hezkuntza eskaintzarik eta beraz gurasoak erraztasunagatik frantsesezko
eskoletara eramaten dituzte askotan.
Urteek
aurrera egin hala euskararen aldeko mugimendu zabaleneko kide, erakunde … gehienak, ondorio berdin batera heldu dira:
Diskurtso berri baten beharra du euskarak.
Euskaldunak ez diren horiengana urrundu beharrean hurbiltzeko
nahiarekin.
Denbora
luzean, eta aldi berean baliotsua ere abertzaletasunaren ardatzean kokatu edo
lotura zuzena ematen zitzaion. Eta egia da ildo honetatik abiatuta historian
zehar hainbat izan direla euskararen alorrean eman diren aurrera pausoak. Baina diskurtsoaren egokitasuna gizartearen izaera eta testuinguruak ematen
dizkigun baldintzei doa lotuta.
Orain
arte, esan bezala, diskurtsoaren oinarrian abertzaletasuna kokatzen zen eta
honakoa iristen zeneraino iristen zen, baina ez gizarteko arlo edo
sentsibilitate guztietara. Gainera, diskurtso hori arerio politikoaren armatzat
hartzen da.
Diskurtso
berri baten funtzioa ez da orain artekoa, ordezkatzea baizik eta osatzea.
Historian
zehar diskurtso eta aldarrikapenen eraketetarako prozedura ezberdinak eman
dira, kasu honetan berdina da, eta hainbat dira diskurtsoaren berriketan
eragin eta zein parametrotan aritu
erabaki dezaketen aktoreak, besteak
beste, euskalgintzak.
Esaterako,
nazioarteak izateak balio erantzia
ematen dio planteamenduari: hizkuntza ekologia, hizkuntza guztiak
garrantzitsuak direla, …
Egia
da kasu askotan erakartzeko baino
neutralizatzeko dela euskararen aldeko diskurtsoa. Izan ere, nola da posible
kanpo aberastasunak onartzea barrukoei uko egiten zaien bitartean? Hizkuntza
guztiak dira zilegi, baina aldi berean guztien behar dute dagokien aitortza.
Arestian
esan bezala, hizkuntzaren aldeko diskurtsoak abertzaletasuna izan du oinarri,
horrek gizartearen sektore bat erakartzen
zuen bitartean beste bat aldendu egiten zuen.
Hortaz, Nazio-estatu baten izenean joanez gero trabak
topa ditzakegu, parametro politikoetara eramanez, komunitate etnokultural
bezala planteatu ordez.
“ Estatutu bat,
nazio bat, hizkuntza bat defendatzen bada ezetz esaten dizute.”
Hala
ere, planteamendu horrekin identifikatua sentitzen dena ez ditu zertan
baztertu. Azken finean bat edo beste, euskara gizartearen osagai bat bihurtu behar da, etorkizun hurbilean estu ibili
ez dadin.
Euskara
despolitizatu ala ez, eztabaida honen erdian argi dagoena maila politikoan
lortu beharreko aldekotasun zabalaren beharra da. Alderdi gehienek adostu
dezaten euskararen alde egin behar dela, euskara sustatu edo zabaldu nahi bada
bederen.
Honetarako,
klabe politikoez gain lehenago aipatutako diskurtsoa zabalagoaren ideiarekin
uztartu behar da.
Euskarak
Instituzioen babesa izateak garrantzia
badu ere, euskalgintzak bestelako aktoreen moduan, badu berezko zeregina. Honen
dinamika, pisu, ahalegin eta ekarpena. Euskalgintzak parametro zabalagoak
baititu: euskararen defentsa.
Diskurtso
berritzailearen ideiarekin batera, alor ezberdinak ukitzea du helburu, hala
nola, etorkinei dagokienez, gizartean integratzea eta leku duina topatzea hizkuntza
batek ematen baldin badie hizkuntza
horren alde egingo dute. Euskaldunok sentiberak gara, kanpoko pertsona batek
euskararen alde ahaleginak egiten ikustean ateak eta bihotza zabaltzen
dizkiogu.
Zapalkuntzak
zapalkuntza, oztopoak oztopo, 80.hamarkadatik aurrerapauso ugari eman dira
Frankismoa erori ondoren erakunde zein elkarte ugari sortu baitziren euskararen
alde egin dutenak.
Lau
erakunde nagusi bereizten dira euskararen alde egiten dituztenak, bakoitza bere
esparruan lan egiten duena:
·
Euskaltzaindia, arauak
egitea eta zuzentzearen ardura hartzen duen hizkuntza akademia ofiziala da.
1918.urtean sortua.
·
Eusko Ikaskuntza,
erakunde zientifiko-kulturala da 1918 sortua ere.
·
Euskararen etxea,
hainbat euskara elkarteen egoitza da Bilbon kokatuta. 2004an sortuta.
·
HABE, helduek euskara
ikas ditzaten sorturiko instituzioa da, euskaltegien sare baten bitartez lan
egiten duena. 1983. Urtean sortuta.
Gainera,
elkarte asko ere sortu ziren, bakoitzak bere esparruan euskararen alde lan
egiten dutenak. Batzuk Euskal Herri osoan egiten dute lan, beste batzuk aldiz
hedadura gutxiago hartuz eremu txikiagoetan zentratzen dira haien lana aurrera
eramateko orduan.
Elkarte
batzuk arazo espezifikoetan zentratzen diren horri bere denbora guztia
eskainiz, beste batzuk aldiz globalizatuago egonik euskararen arazoak bere
osotasunean aztertu eta konpontzen saiatzen da. Hauetatik ezagunenak EHE, AEK,
Kontseilua … Iruñean modu
zentralizatuago batez lan egiten dutenak aipatzear Karrikiri, Zaldiko Maldiko
kultur elkartea, … Elkarte hauek Topagunean biltzen dira, euskarazko elkarteen
federazioa dena.
Elkarte
zein erakunde hauek hainbat ekintza aurrera eramaten dituzte euskararen
erabilera bultzatzearren, honen eredu dira adibidez Nafarroa oinez (Nafarroako
euskal ikastolen aldeko mugimendua) Sortzen Ikasbatuaz (Iruñeko eskolaren
aldeko mugimendua) Korrika (Nazio mailan egiten den euskararen aldeko
mobilizazioa), …
Aurreko guztia laburbilduz, euskararen Historia luzea kontua
hartuz ezin da euskararen existentzia ukatu , izan ere, euskara milaka urteetan
zehar Iberiar penintsulako zatitxo honetan ibili da beste hizkuntzekin
elkarbizitzen. Euskara herri baten hizkuntza da eta euskararik gabe herri honen
arima galduko litzateke. Beraz, gure
esku dago euskararen biziraupena, horregatik ZAINDU MAITE DUZUN HORI.
Iker España, Xochitl Karasatorre,
Goizeder Cillero eta Aitor Baztarrika
BIBLIOGRAFIA
http://www.berria.eus/albisteak/94373/diskurtso_berria_behar_du_euskarak.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina